XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Adlatiboa (-tzera) eta inesibo mugagabea (-tzen) oso hurbil daude.

Bizkaieraz inesiboa erabiltzen da, adlatiboa baztertuz.

- Zenbaitetan, baldintzazko balioa hartzen du perpausak.

Adib.: Hura jakitera, etxean geldituko nintzatekeen.

-ko genitiboa lot dakioke.

Adib.: Kantatzerako momentuan.

- Izenburua kenduz gero, denborazko balioa duen aditz laguna sortzen da.

Adib.: Eskolara abiatzerakoan.

Guk bazkaltzerako, lan horiek bukatuak egongo dira.

4.10. Adlatibo bukatuzkoa

Adib.: Boza galtzeraino kantuz segitu zuen.

4.11. Leku genitiboa

Adib.: Jainkoaganaino heltzeko xedea (izen lagun gisa).

Ingelesa ikasteko, hoberena, bertara joatea da (aditz lagun gisa).

- Izan/egon eta *edun/eduki aditzekin, gehienetan artikulua eransten zaio aditz-izenari.

Adib.: Manu bihar ikustekoa dut.

- Zenbait forma lexikaldu egin dira.

Adib.: egiteko / jateko.

- Aginduen zeharkako diskurtsoan.

Adib.: Amak joateko esan du.

- Izenburua ezabatuz gero, helburua, baldintza nahiz denbora adieraz dezake.

Adib.: Hara joatekotan erosi dut / Abiatzekotan ginen, euria hasi zuelarik / Hara joatekotan erosiko nuke, bestela ez.

4. 12. Kausazkoetan

Adib.: Zuei laguntzeagatik egin dut hori/Ondo ez bazkaltzeagatik gosez zaude.

Mendebaldeko euskalkietan -arren posposizioa erabiltzen da esanahi beretsuarekin.

4.13 . Beste erabilerak

- Zenbait koordinazio, galdera, titulu, leienda eta abarretan azaldu ohi da aditz-izena (aditz laguntzailea ezabaturik).